Skip to main content

CARMONA EHORZKETAn, AGURTZE ARETO bat eskaintzen dugu, hildakoari edozein erlijio-sinesmenen agur-omenaldi bat egiteko. Hainbat kulturatako familiekin lan egiteko langile kualifikatuak ditugu, betiere familia guztien beharretara egokitzen garelarik.

Aretoak instalazio berritzaileak ditu, diseinu zabal, moderno eta lasaiarekin. Giro atsegina, agurra ahalik eta erosoena izan dadin prestatuta dago, beti ere arauzko neurri guztiak beteaz.

Familiak horrela eskatu ezkero, hildakoa hileta-kutxan edo errauts-kutxan jartzeko nahiko leku zabala dugu. Aretoak megafonia, proiekzio, sistema informatiko eta telebista sistema bat ere badu, horrela irudiak, bideoak eta dantzak proiektatu ahal izango dira. Bidezkoa bada, hildakoari zuzeneko musikarekin omenaldia egitea ahal izango da.

· Zenbat irauten du ekitaldiak?

Hildakoa agurtzeko ekitaldiak 15 edo 20 minutu iraungo du, kontuan hartuz emanaldi bereziren bat egin behar izanez gero, ordu erdi inguru luzatuko litzatekeela.

· Nor erabakitzen du ekitaldi zibila egitea?

Ekitaldi hau familiak edo lagunek eskatuta egingo litzateke, hildakoaren azken nahia betetzeko, bere bizitzako uneak, zaletasunak... famili eta lagun artean gogoratuz, omenaldi polit eta errespetuzkoa egiñez.

· Nork zuzentzen du ekitaldia?
Senideek, hildakoaren lagunek, ekitaldia ez gidatzea erabakitzen badute, Carmona ehozketa-ko teknikariren bat izango da zeremonia-maisu. Horretarako, familiak/lagunek lehenik beraiek aukeraturiko argazkiak, testuak eta hildakoaren bizitzako unerik garrantzitsuenak azalduko zizkioten.
· Non dago areto hau?
Agurtze aretoa Azpeitian (Gipuzkoa), Damaso Azkue 9 kalean kokatuta dago, gure belatokitik metro gutxira.
· Ordutegia:
Carmona Ehorzketa-k, familiarekin batera, zerbitzu hau kontratatzean erabakiko du zein ordutegitan egin. Astelehenetik igandera izan daiteke.