Skip to main content

Carmona ehorztetxea

Carmona Ehorztetxea 50 urte baino gehiago daramatza Urola Bailaran momentu gogorretan zerbitzua ematen, gertuko tratua eta pertsonalizatua eskeniniz pertsona guztiei. Ehorzketa zerbitzuaren xehetasun guztiak lehen unetik antolatzen, ehorzketa edo errausketa egin arte. 

Urola bailaran eskaintzen dugu gure zerbitzua (Azkoitia - Azpeitia - Errezil - Beizama - Zestoa eta Zumaian). Gure bulego nagusia Azpeitian dugu, bi beilatoki ditugularik, bat Azpeitian eta bestea Azkoitian.

Instalazio moderno eta erosoak ditugu, bai eta profesional-talde handia ere. Edozein ordutan eta edozein lekutan, maite dugun pertsona bat galtzean, eman beharreko urrats eta izapide guztiak egiteko.

Etxe partikularretara, egoitzetara, ospitaleetara edo hildakoa dagoen beste edozein lekutara joaten gara, eguneko 24 orduetan.