24 orduko zerbitzua   -   943 15 15 14   -   629 434 267   -     funeraria@funerariacarmona.com -

Errausketa

Hileta zerbitzuak

Errausketa gero eta gehiago eskatzen den zerbitzu bat da.

Carmona ehorztetxean errausketa prozesuan izaten diren pauso guztiez aholkatuko dizuegu, pauso guztietan lagunduz. Behar duzun guztirako gaude hemen, momentuoro gure aholkularitza eskainiz.

Familiak errauste prozesua aukeratu ezkero, Ehorztetxean errauts-kutxa sorta zabala dugu: betiko metalezkoak, altzairuzkoak, zeramikazkoak eta zurezkoak, baita ontzi biodegradagarri berritzaileak ere. Hainbat bitxi ere baditugu, bertan gure maiteen errautsen zati bat gorde ahal izango da, galera gainditzen eta gure oroimenean mantentzen laguntzen digutenak.

Itsasoan errautsak barreiatzeko zerbitzua dugu, beti ere, indarrean dagoen legeria betetzen duena.